MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa”LEINTZ-GATZAGA_ARAOTZ - Puntaikpunta

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa”LEINTZ-GATZAGA_ARAOTZ

Eguna: 07/05/2023

Ordua: 09:00

Telefonoa: 747 41 75 85

Emaila: puntaikpunta@debagoiena.eus

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Sentitzen dugu baina jarduera honetan parte hartzeko plazak agortu egin dira.

Leintz-Gatzagako Herriko Plaza

Aizkorri-Arantz Parke Naturalean barneratuko gaituen etapa menditsu honi Leintz-Gatzagako herrian emango diogu hasiera. Gatz Museotik pasatu ondoren, Dorletako santutegiraino igoko gara, baina aldatsa ez da hor bukatuko, Makatzagain aldera inguratu arte, pagadi artean gora egin beharra dago eta. Handik Leizargarateko lepora helduk eta Deguriako zabalguneraino jarraituko dugu. Andarto mendiaren azpitik igaro eta Ugastegira iristean, Oñatiko Araotz auzoraino jaitsiko gara etapa burutzeko.

Elkartze gunea: Leintz-Gatzagako Herriko Plaza

Oharra: Ibilbidea Arriktutzeko aparkalekuraino luzatuko da (2km) autobus zerbitzua erabiliz abiapuntura buelta egin ahal izateko(Oñatiko herribusa eta www.pesa.net)

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa”LEINTZ-GATZAGA_ARAOTZ