MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” ARRASATE_LEINTZ-GATZAGA - Puntaikpunta

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” ARRASATE_LEINTZ-GATZAGA

Eguna: 01/05/2023

Ordua: 09:00

Telefonoa: 747 41 75 85

Emaila: puntaikpunta@debagoiena.eus

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Arrasateko herrigunea atzean utzi, San Andres auzorantz abiatu, autopista azpitik pasatu eta aldapari helduko diogu, Bedoñara iritsi arte. Handik beherantz, Larrino auzotik igaro eta gero, erraz ailegatuko gara Urkuluko urtegira. Jarraian, Aretxabaletako Areantza auzoa Mendiolarekin lotuko dugu eta auzo-bideetatik ia Eskoriatzako kaleraino hurbilduko gara. Azkenik, aldapan gora Atxorrotzeko tontor ermitaduna harrapatu ondoren, goitik behera Leintz-Gatzagako hiribildu historikoraino joko dugu etapa amaitzeko.

Elkartze gunea: Arrasateko Herriko Plaza

Oharra: autobus zerbitzua erabiliz egin daiteke abiapuntura buelta (www.pesa.net)

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” ARRASATE_LEINTZ-GATZAGA