MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” ARAOTZ-OÑATI - Puntaikpunta

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” ARAOTZ-OÑATI

Eguna: 13/05/2023

Ordua: 09:20

Telefonoa:

Emaila: puntaikpunta@debagoiena.eus

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Oñatiko Araotz auzotik Jaturabaeko urtegira joko dugu errepide bazterretik eta Arrikrutzeko kobaren sarreraraino hurreratuko gara, handik baserri-bideetatik zehar Arantzazuko santutegira iristeko. Hemen hasiko da gaurko aldaparik latzena, Biozkorniako lepora ailegatu arte ez baitugu atsedenik izango. Biozkorniatik aurrera, ordea, dena beherantz egitea tokatuko zaigu, Kataberaraino lehenengo eta, bide zaharrak erabiliz, Oñatiko Murgia auzoraino ondoren. Hutsa falta zaigu Oñatiko herrigunera heldu eta etapa amaitzeko.

Elkartze gunea: Oñatiko Autobus geltokia

 

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” ARAOTZ-OÑATI