DEBAGOIENEKO mendi-ibilien jaialdia Debagoienean urriaren 18tik 24ra izango da. Debagoiena eskualdeko mendi-ibilien eta natura turismoarekin harremanetan dauden produktu turistikoen eskaintza zabala du eta honetan nahi du erreferente izatea Euskal Herri mailan.
Bostgarren aldiz antolatuko den mendi-ibilien jaialdi honetan eskualdeko 8 herrietan mota desberdinetako mendi-ibiliak eskainiko dira; familian egitekoak, interpretatiboak…… eta gainera, jaialdiaren gunea izango den ANTZUOLAn senderismo azoka antolatuko da. Azoka honetan, standak egongo dira eta baita ere, aurkezpenak egiteko aukera. Senderismoarekin lotura duten kirol arloko enpresak, argitaletxeak, erakunde turistikoak, enpresa turistikoak… parte hartu dezakete azokan. Jaialdia kultur eta musika eskaintzarekin osatuko da.
Senderismo azoka urriak 23 eta 24an burutuko da eta ondorengo guneak izango ditu:
Azokaren gune nagusia: Antzuolako erdigunea
Estalia da eta mahaiak eskainiko dira eta aukera izango da norberak ekartzen duen dekorazioarekin osatzeko. Mahaiak: 2 ,5 m.koak. Ez da ezer ordaindu behar.
Izen emate dataren arabera banatuko dira standak.
Beste aukera:
Gune honetan parte hartzaileek ekarritako karpak jartzeko aukera egongo da. Horretarako, aurrez neurriak adierazi behar dira, aukerak aztertzeko.
Hitzaldiak eta aurkezpenak egiteko aukera izango da.
Azokan parte hartzeko fitxa