Pottokaren oinatzak jarraituz, Pottokaren ibilbidea. OÑATI, urriak 23 - Puntaikpunta

Pottokaren oinatzak jarraituz, Pottokaren ibilbidea. OÑATI, urriak 23

Eguna: 23/10/2021

Ordua: 16:30

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Aizkorri-Aratz Parke Naturalean ( Aloñako magalean) pottoka, euskal zaldi arraza, ezagutzeko eta non ibiltzen den, bertatik bertara bizi ahal izateko ekimena. Pottokak maiz ikusi izan ditugu lasai bazkatzen gure mendietan talde txikietan baina non egiten dute lo? Zergatik ibiltzen dira taldetan? Egun osoa pasatzen dute jaten? Animalia sozialak dira? Hauek eta beste zenbait gai jorratuko dira ibilbide honetan.

2 ordu (3 km)

Arropa erosoa eta mendian ibiltzeko oinetakoak