MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” BERGARA –ARRASATE - Puntaikpunta

MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 “Hartzaren urratsa” BERGARA –ARRASATE

Eguna: 30/04/2023

Ordua: 09:00

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Debagoiena ezagutzeko etapa hau Bergaran hasten da.Herrigunea zeharkatu orduko, aldapan gora Goiauzora joko dugu. Handik, Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu eta Elgetako Asentzio ermitara helduko gara. Intxorta mendiaren azpitik igaro ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa muga-lerrotik Kanpanzargo mendateraino eramango gaitu bideak. Aurrerantz jarraituz, Udalaitz mendi ederraren magaletik Udala auzora iritsiko gara, goitik behera Arrasate herrira jaisteko.

Elkartze gunea: Bergarako Herriko Plaza

Oharra: autobus zerbitzua erabiliz egin daiteke abiapuntura buelta (www.pesa.net)