Intxortako frontea ezagutzeko ibilbide tematiko gidatua - Puntaikpunta

Intxortako frontea ezagutzeko ibilbide tematiko gidatua

Eguna: 11/05/2024

Ordua: 10:30

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago.

Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzenduko gara eta Intxortako atea monumentuaren aurretik igaroko gara. Gero, igoera txiki baten ostean , “la belga” puntua ezagutuko dugu eta Elgetako norabidea berriz hartuko dugu Salbador ermitara arte.

  • Irteera puntua: Herriko Plaza
  • Distantzia: 5 km
  • Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru
  • Zailtasuna: baxua
  • Ibilbidearen mapa: estekan ikusi