Baso bainua Asentzion - Puntaikpunta

Baso bainua Asentzion

Eguna: 11/05/2024

Ordua: 17:30

Derrigorrezkoa aurrez izena ematea.


Natura beste era batera ezagutu nahi duzu?. Naturan murgilduz, eguneroko erritmo frenetikoa moteltzen laguntzen digun esperientzia da baso bainua. Naturara, etxera itzultzen lagunduko diguna. Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun… bost zentzumenak erabiliz. Erritmo pausatu batean arnasa hartu eta inguruneaz gozatu eta txunditzeko gaitasuna berreskuratzeko nahia soilik da behar dena.

Asentzio atsedengunean elkartuko gara, alboan, aparkaleku bat dago.

Elkartze gunea: Asentzio gunean. Kokapena hemen

Iraupena: ordu bat eta erdi inguru